argia.eus
INPRIMATU
Iruñerriko Kultur Zirkuitua
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30a
Urriaren 22 arte hainbat abenturazalek euren bidaiak kontatuko dituzte. Iruñerriko zenbait elkartek, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin elkarlanean, antolatu dute ekimena eta helburua euskara sustatzea izango da. Besteak beste, Alberto Iñurrategik Begiz Begi aurkeztuko du, Jose Ramon Agirrek Zeelanda Berrira eramango gaitu eta Amets Arzallusek eta Txomin Txuekak Illimani: Boliviako hizpiak eta hizkiak diaporama erakutsiko dute.