argia.eus
INPRIMATU
Ikaslearen Hiztegia guztiz eguneratua
  • Batzuen artean:: Elhuyar ikaslearen hiztegia

    Elhuyar Fundazioa

    orrialdeak ::1044 + CD-ROM

    prezioa ::26€

Pilar Iparragirre 2008ko urriaren 05
1997an izan zuen Elhuyar ikaslearen hiztegia-k aurreneko edizioa. 2001ean izan zuen bigarrena, eta aurtengo abuztuan kaleratu du hirugarrena, CD-ROM eta guzti. Edizio berri bakoitzak, hasierakoaren izen bera izan arren, baditu aurrekoarekin aldeak, batik bat edukietan ikasleen beharretara egokitzeko. Plazaratu berriak 4.000 hiztegi-unitate gehiago ditu, 7.000 adiera inguru gehiago, 900 gramatika-ohar, bakoitza bere adibidearekin, eta 518 hiztegi-unitate irudiz edo gramatika-taulaz hornituak. Horiez gain, hiztegiaren amaieran, aditz eta deklinabide-taulak jasotzen dituen eranskina eta munduko estatuen izenak, hiriburuenak eta herritarrei nola izendatzen zaien jasotzen dituen eranskina ere baditu.