argia.eus
INPRIMATU
Zientzia
Grafenoa baino material gogorragorik ez dago
Joxerra Aizpurua Sarasola 2008ko irailaren 28a
Grafenoa eraikuntzan
Grafenoa karbonoz osatutako materiala da eta itxaropen handiak eragin ditu hainbat arlotan, baina batez ere elektronikan. Orain gutxi jakin izan dugunez, ikerlari txinatar batzuek grafenoa altzairua baino 200 aldiz gogorragoa dela eta erresistentzia handiagoa duela frogatu berri dute. Aurkikuntza horrek eraikuntzarako materialetan iraultza ekar dezake ez oso epe luzean.