argia.eus
INPRIMATU
Txekeari ezetz,galesez dagoelako
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 02a
Barclays Bank-ek galestar talde batek aurkeztutako 22.000 librako txekea lau aldiz atzera bota du galesez idatzita zegoelako eta ez zekitelako nola itzuli. Gales zaleek gertaera baliatu dute beste behin aldarrikapenerako: esparru pribatuan galesa erabiltzeko legea egin dezatela.