Robert Laxalt (1923-2001) hamazazpi libururen egile dugu eta Pulitzer sarirako bi aldiz izan zen hautagai. Baina ospetsu egin zuena bere guraso euskaldunen gainean idatzitako Sweet promised land lana da. Zuberoatik AEBetara artzain joan eta 47 urte geroago bere jaioterrira itzultzeko aukera izango zuen aita zen protagonista. The Basque Hotel. Nacido en América eleberrian berriz, bere buruaren sasi-biografia agertu zuen Laxaltek, mutiko nerabe baten bidez. Guraso euskaldunak ditu, AEBetara etorkin joandako euskaldunek asko preziatzen dituzten ostatu moduko baten jabe. Amerikar petotzat du mutikoak bere burua, ez ordea bere zenbait ikaskidek.