argia.eus
INPRIMATU
Aita ausarta koldar gisa jokatzen ikusten duzunean
  • Émile Jadoul ::Oilobustia

    Ttarttalo

    orrialdeak ::28

    prezioa ::11€

Pilar Iparragirre 2008ko irailaren 28a
Eduardo izeneko ahate txikia bere aitarekin igerilekura doa goiz batez. Hori da Ëmile Jadoul-ek irakurtzen hasi berriak diren neska-mutikoentzat idatzi eta marraztu duen Oilobustia istorioaren abiapuntua. Igerilekura iritsi eta dutxatzen ari direla, Eduardok aitari primeran pasako dutela esan dio. Arrazoia? Arrisku-jauzia egingo dute. Semearen burutazioak ez dio aitari inongo pozik eman, beldur baita oholetik buruz behera egiteko, Eduardok eta haren laguntxoek egiten duten bezala.