Euskal Herriko eta nazioarteko musikarien hitzak erabiliz heldu dio galdetegi maltzurrari, halere erantzun zehatzak topa daitezke lerro artean irakurriz gero.
Euskadi Gazteari egiten zaizkion kritika latzen artetik –besteak beste, irrati hortera eta espainiarra dela, hala musika hautaketan nola esatarien hizkeran– zein iruditzen zaizu injustuena?
“Esaiguzu zein den zure ideia, ezberdinak izan gaitezen. Noren kontra zauden baino gehiago, zer egiteko prest”. (Berri Txarrak).
Eta justuena?
“Palabras más, palabras más, es lo de siempre”. (Los Rodríguez).
Zure lanean aritzeko zenbateraino da komenigarria musika-gustua oso garaturik izatea?
“Kolore kolore ta gustu guztiak, denontzat denontzat ez dira berdinak”. (Zaldibobo).
Zurea nola aldatu da urte hauetan?
“Ikusi eta ikasi eta ondo entzun, hobeto heldu, hobeto heldu”. (Delirium Tremens).
Esadazu: lehen gustukoa ez zeneukan, baina orain maite duzun kantaria...
“Maite zaitut, maite maite zaitut, pila pila pila patata tortilla”. (Pirritx eta Porrotx).
Telebistan ere aritzen zara bideo-klip aurkezle. Robot batek bezala besoak mugitzea, zertan da cool edo modernoa?
“1, el breikindanse; 2, el crusaito; 3, el maikel jakson; 4, el robocop”. (R. Chiquilicuatre).
Gazte askorengan euskañola da nagusi. Euskara gaztea gero eta zulatuago, ala gero eta osatuago ikusten al duzu?
“Neure burua
positive bomb, bilakatu nahi dut
positive bomb, pentsatu nahi dut
positive bomb, eztanda egingo dut
positive bomb”. (Joxe Ripiau).
Euskal Musika Gaztea dela-eta, galdera bera.
“Zenbat arazo ditu gaur Euskal Herriak, asko xamar oraindik balitu erdiak. Zenbat galdera ditu gaur Euskal Herriak, nahiago nuke bihar balitu erdiak”. (Tapia ta Leturia).
Esadazu: oharkabean pasa den euskal talde edo bakarlari bat, gehiago merezi zuen arren...
“Xumea naiz itxuraz, xumea naiz egiaz, udaberriko gramin harrotuen antzera”. (Txuma Murugarren).
Jakin dut Lasarteko gazteek “pikadero” modura erabiltzen duzuen tokiari “hipodromo” deitzen diozuela!
“Eta prakak ezin kendu, ezin izango dot inoiz ahaztu, ezin kendu alkondarie sofaren gainen etzunde”. (Gatibu).