Hitlerren panpina puzgarria

Adolf Hitler
Berlin, 1940. Adolf Hitlerrek gutun bat idatzi omen zion Olen Hannussen daniar doktoreari, enkargu berezia eginez: plastiko galbanizatuzko panpina baten prototipoa sortu behar zuen, gero Dresdeko fabrika batean seriean ekoiztuko zutena.

Alemania Bigarren Mundu Gerran sartuta zegoen. Soldadu bakoitzak panpina puzgarri bana jaso eta motxilan eramango zuen, bizirauteko ezinbestekoak zituen gainerako objektuekin batera. Hala, soldaduek beren behar sexuala aseko zuten, gaixotasun benereoak hartzeko arriskurik gabe, eta beren odol garbia auskalo zer arraza kaskarrekin nahastu gabe.

Fürherrak mediku daniarrari bidalitako ustezko gutunean zioenez, “panpinak 1,76 metro neurtu behar du, bular handiak izan behar ditu, hankak, besoak eta burua artikulatuak, eta ongi diseinatutako zilborra”. Borghild izenez bataiatu zuten panpina, naziek hain gustuko zuten mitologia nordikoan oinarrituta. Eta, nola ez, ile horia, azal zuria eta begi urdinak izan behar zituen.

Borghild proiektuan eskultore batek, material sintetikoetako aditu batek, ile-apaintzaile batek eta mekanikari batek parte hartu zuten. Giza azalaren egituratik ahalik eta hurbilen zegoen materiala lortzea zen erronka eta horretarako polimero bereziak garatu zituzten. Gorputzaren eredu gisa Wilhelmina von Bremen eta Annette Walter atletak erabili zituzten. Aurpegirako, aldiz, Käthe von Nagy aktorea aukeratu zuten, baina, diotenez, hark ez zuen baimenik eman. Soldadu alemaniar guztien eskutik pasatzea ez zuen gustuko, nonbait.

Azkenean, 1941ean altuera ezberdineko hiru panpina aurkeztu zituzten. Baina proiektua bertan behera geratu zen aliatuen hegazkin bonbaketariek Dresdeko fabrika suntsitu zutenean.

Informazio hau guztia 2005eko ekainean eman zen aditzera Alemaniako egunkari eta telebista kate nagusietan. Denek egiazkotzat jo zituzten Borghilden gorabeherak. Baina egundaino nazien ustezko panpina puzgarriak ez du inolako oinarri dokumentalik. Gainera, kontuan izan behar da berria argitaratzen lehena Alemaniako Bild egunkari sentsazionalista izan zela. Frogarik aurkitu ezean, Hitlerren proiektu estrategiko bitxia zalantzan jarri behar da, gutxienez.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: II. Mundu Gerra
2024-04-08 | ARGIA
Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu dituzte, tartean 6.000 euskaldun

Urtero bezala, Terres de Mémoire(s) et de Luttes elkarteak Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu ditu. Horietako asko Euzko Gudarosteko eta armada errepublikarreko kideak ziren. Francoren aurka aritutako beste hainbat, eta Hitlerren eta Mussoliniren... [+]


Missak Manouchianen lorratza
Euskal partisano komunistak nazien kontra

Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]


2024-02-12 | Jakoba Errekondo
Indi gaztainondoaren gerrateak

Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Adolf Eichmann: errugabea sentitzen zen nazia

Aurten 60 urte bete dira Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen liburua kaleratu zuenetik. Urte bat gehiago pasatu da Adolf Eichmann funtzionario nazia, Holokaustoaren "arduradun logistikoa", Israelen urkatu zutenetik. Eichmannen epaiketaren jarraipen... [+]


Eguneraketa berriak daude