Gasteizko Diocesanas ikastetxeak jendearen eskura jarri du bere euskara hutsezko sistema eragilearen hirugarren bertsioa: Dinux 3.0 (
www.dinux.org). Haren izena Diocesanas edo D Ereduko Sistema Eragilea eta Linux batzearen emaitza da. Ubuntun oinarritzen da eta elebiduna da –euskaraz eta gaztelaniaz erabil daiteke–, lehen aukera euskarazkoa den arren.