Paxkal Indo Seaskako lehendakariak Gaur8n esanak: "Bistan da Frantzian ez garela bakarrak, badira murgiltze planetan dabiltzan beste lau sistema: bata, Alsazian; bestea, Okzitanian, kalandreta dena; bada bressola, Katalunian eta, laugarrena, diwan, Bretainian. Guk [Estatuarekin] zer eginen dugun begira daude beraiek ere negoziatzen hasteko. Parisen badakite gurekin sinatzen dutenak baldintzatuko duela besteekin egin beharko dutena eta pentsatzen dut neurtzen ari direla akordio hori eurentzat sinagarria den edo ez".
Benito izeneko erabiltzaileak karrajua.org blogean euskaltegiek hasi duten kanpainak sarean izan duen oihartzun urriaz esanak: "Ibili, bagabiltza, kalean, metroan, telebistan, buzoian... Eta interneti ez diogu kasurik ere egiten! (salbuespenak salbuespen). Gure “target-a”, 40.000 horiek denak, analfabeto digitalak ote dira? Internetekoa matraka baino ez da? Teknologiarena ahoa ederto betetzeko berba potoloa besterik ez? Akaso hemen azken batean balio duena betikoa da, eta kitto? Akaso bai".