Patata frijituen historiari eskainitako lehen museoa zabaldu dute berriki. Brujasen (Belgika) dago eta Friet Museum du izena. XIV. mendeko eraikina erabili dute museo berrirako. Batetik pataten manipulaziorako erabili izan diren 400 objektu biltzen ditu. Bestetik, patata frijituak azaltzen diren artelanak ere bildumaren barruan daude.
Orain arte, antzeko ekimen bakarra Anbereseko Fritkot Max dendan zegoen, hori ere Belgikan, patata frijituek bertan duten garrantziaren seinale. Patatak saltzeaz gain, hamasei metro koadroko gelatxo batean 150 argazki, pintura, eskultura eta marrazki erakutsi ohi dituzte..