argia.eus
INPRIMATU
Bainatzea gustuko ez duen neskaren ezustea
  • Aline de Péfigny ::Kamile

    Ttarttalo

    orrialdeak ::18

    prezioa ::4.95€

Pilar Iparragirre 2008ko irailaren 21
Kamile, goazen bainatzera! da etxeko txikienei begira Ttarttalo argitaletxeak plazaratu duen Kamile bildumako azken alearen titulua. Neska pozik dabil jolasean, eta ez dauka amaren aginduari kasurik egiteko gogorik. Atzo ere bainatu zen, zertarako egin behar du berriro. Gainera, gehiegi garbitzea ez da ona: txiki-txiki geldituko da, Unairen jertsea bezala. Amak gogor egingo dio, ordea, eta orduan Kamile zikina zapi batekin kentzen hasiko da. Gero, kolonia bota, eta listo! Baina, ai, arkakusoen kontrako lozioa bota du!