argia.eus
INPRIMATU
Euskaltegien ikasturte berria
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko irailaren 21
40.000 ikasle inguru espero dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietan, alegia, iaz baino milaka batzuk gehiago. 2007-2008 ikasturtean 36.384 matrikula izan ziren. Euskaltegiek aurten izango duten berrikuntza azpimarragarrienetakoa da euskarazko tituluen konbalidazioa. Eusko Jaurlaritzak joan den apirilean onartu zuen dekretua eta horri esker euskarazko tituluak Europako Markoarekin parekatu eta elkarrekin baliokidetu ditu.

Euskaltegi homologatuen sarean, 107 euskaltegi daude, horietatik 39 udal euskaltegiak, 60 pribatu homologatuak eta 8 autoikaskuntzako zentroak.

Batez beste 35 urte ditu ikasleak, % 69 emakumezkoak dira eta % 31 gizonezkoak. % 27 langile espezializatuak, liberal edo teknikoak dira, % 20 enplegatu publikoak, % 18 ikasleak eta % 9 irakasleak. Gainerako % 28 hainbat lanbidetakoak eta espezializatu gabekoak dira.