Jada inauguratu dute Zestoako Ekainberri eraikina, Debako lurretan dagoen Ekain haitzuloaren erreplika. Bi ibilbide eskainiko ditu. Aurrenekoan Renaud Sansonek egindako panelak aurkituko ditu bisitariak. 1969an Ekaingo pinturak aurkitu zituzten lagunen sentipenak islatzen dituzte panel horiek. Bigarren ibilbidean, erreplikako gidariek azalpenak eskainiko dizkiete gehienez 20 lagunez osatutako taldeei. Horrez gain, Euskal Herriko labar-arteari buruzko erakusketa aretoa ere badu Ekainberrik.