argia.eus
INPRIMATU
Oinarrizko Errenta posible?
  • Gorka Moreno Márquez ::Crisis y reconstrucción del Estado del Bienestar

    Eusko Jaurlaritza

    orrialdeak ::189


Pilar Iparragirre 2008ko irailaren 21
Iazko Realidad Social Vasca saria irabazi zuen Gorka Moreno Márquezek Eusko Jaurlaritzak kaleratu duen Crisis y reconstrucción del Estado del Bienestar. Las posibilidades de la Renta Básica de Ciudadanía lanarekin. Ongizatearen Gizarteak pobreziari eta bazterketari aurre egiteko indarra nola galdu duen xehetasunez aztertu du, hemen bezala beste hainbat lekutan martxan den gutxieneko errentetatik hasiz, AEBetan eta Erresuma Batuan gailentzen ari den Workfare sistemara iritsi arte; Workfare delakoak, hitz gutxitan, zera esan nahi du: Estatuaren aldetik diru laguntza eskuratu ahal izateko, aurretik lana derrigor aurkitu beharra dagoela. Herritarraren Oinarrizko Errentaren historia, izan dituen ezbaiak eta egunen batean indarrean egoteko izan ditzakeen aukerak ere ikertu ditu Gorka Morenok saio honetan.