NUMANTZIA ko aztarnategi arkeologikoa (argazkian) arriskuan dago, inguru horretan burutuko diren hainbat proiektu urbanistikoren erruz. Espainiako Historiako Errege Akademiak nahiz San Fernando Arte Ederren Akademiak txosten bana plazaratu dute Soriako talde monumental garrantzitsu horren egoera larria agerian utziz. Berehala, hainbat elkarte, unibertsitate eta adituk bat egin dute akademien kezka eta eskakizunekin.
Beste behin, nabarmen geratu da aztarna historikoek ez dutela babes nahikorik. Antzinaroko aztarna hauek behintzat defentsa numantziarra beharko dute zementuaren inbasioari aurre egin ahal izateko.