Xabier Portugal Arteaga 1987 eta 1995 artean izan zen Pasaiako alkate, HB alderdiarekin. Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendaria ere izan zen, eta hainbat hedabidetan egin zuen lan, zinema eta jazz kritikari bezala. Zeruko Argia eta ARGIA aldizkarietan eta Euskal Kulturaren Urtekarian ere urte luzez kolaboratu zuen, 1980ko hamarkada hasieratik iaz arte. Pasa den otsailean, bestalde, Pasaia 1931-1939. Zanpatuen Oroimina (Pasaiako Udala) liburua argitaratu zuen. Gaixotasun baten ondorioz hil da Portugal.