Duela berrogei urte Ermuan bildutako Idazleen Alkartearen lema, hau da: “Idazle guztiak baturik, euskara literarioaren batasunaren alde lan egin dezagun”. Ardatz horren inguruan sortu zen 1983an Euskal Idazleen Elkartea, euskal idazleen eskubide moral eta profesionalak defendatzeko. Kalegats aldizkariak bere azken zenbakian urteurren hori ardatz hartuta honako gaiak jorratu ditu: erakundearen hogeita bost urteko historia, egin dituen ekarpenak eta etorkizuneko erronkak, literatur ekoizpenaz elkarteak antolatutako azken jardunaldien emaitzak, hogeita bost urteotan EIEk izandako lehendakari guztien gogorapena –bereziki Andolin Eguzkitzari eskainitakoa–; eta Fito Rodriguez gaur egungo lehendakariaren Zenbait kabala idazleon efemerideaz gogoeta.