Euskalgintzari eta gizarte mugimenduei

Iñaki Martinez de Luna
Alex Larretxi
Koldok bere buruaz beste egin du. Lege zaharreko militantea zen: sindikalista, abertzalea, herri mugimenduetako kide aktiboa (izena asmatua da, gertaera, zoritxarrez, ez). Erabaki tragiko horren arrazoiak? Militantzia-ildotik jarraituko duen ondorengorik ezak eta bizitzaren ipartzat zituen idealek gizartean pisua galtzeak eragin zizkioten porrot sentsazioa eta frustrazioa. Beste hainbat militante ohi ere, Koldo bezala, erreta daude, horren erabaki tragikoa hartzera ez iritsi arren.

Gogorarazi behar dugu, garai batean gizarte mugimenduek jarraitzaile andana zutela, baina gaur egun ez. Garai horietan, alderdi politikoek ere areto handiak erraz betetzen zituzten eta gaur egun, betetzekotan, nekez.

Zer dela-eta? Akabo idealak? Mundu hobe bat aldarrikatzen duten baloreak galtzen ari dira? Akaso, indibidualismo berekoiak irentsi du gure gizartea? Ez dut uste horren irakurketa ezkorrik egin behar denik. Hor dihardute, adibidez, Gobernuz Kanpoko Erakundeek, gazte zintzo eta eskuzabal batzuen lekuko. Halaber, ekologia edo genero berdintasuna bezalako kezkak inoiz baino hedatuago daude gurean.

Kontua da, trantsizio politikoaren garaian Euskadik behar zaitu! bezalako leloak nagusitzen zirela, herri edo klase-interesak pertsonen aurretik zeuden; alegia, ikuspegi kolektiboa lehenesten zuten balioak nagusitzen zirela. Amestutako paradisua kolektiboa zen (komunismoa, Euskadi askatua…). XXI. mendean gauzek aldatu dute. Adibidez, duela aste pare bat poeta euskaldun gazte batek –irratian egindako elkarrizketan– pertsona jartzen zuen bere lehentasunen erpinean, bestelako ardura kolektibo eta sozialen aurretik. Balio kolektiboetatik igaro da pertsonarengan eraikitako balioetara; modernitateko balioetatik post-modernitateko balioetara. Oraingo paradisua norbanakoarena da. Balioen paradigma aldatu da!

Hortaz, XX. mendeko euskal gizartea eta gaurkoa ezberdinak dira eta jendea orain masiboki ez mobilizatzearen arrazoia horretan datza. Jendea mugiarazten zuten ideologiek, duela berrogei urte, herri, klase edo gizatalde batzuentzako bizimodu hobea eta zoriontsuagoa lortzea zuten helburu. Gaur egun, jendea mugiarazten duenak helburu bera du, baina beste bide ezberdin bat urratuz: garapen pertsonalarena. Pertsonaren zoriontasuna, inolako talderen bitartekaritzarik gabe.

Adibide bat: 2008ko EHUko uda ikastaroetan jendez gainezka egon diren ikastaroak Aprender a identificar y manejar las emociones en la vida cotidiana eta Optimismo para una vida mejor izan dira. Hori pentsaezina zen duela hamarkada batzuk, entzuleriaren arreta erakartzen zuten ideiak talde-ideologiak zirenean: Marx, Sabino Arana...

Balioen paradigma aldatu denez, gizartegintzan lan egiten duen orok eraginkorra izaten jarraituko badu, planteamendu berriei ekin beharko die; ez joan zen mendekoak errepikatzeari.

Egoera berri horri darraion arazoa, honakoa da: pertsonarengan eraikitako balio-sistema berrian nola txertatu herri, klase edo gizatalde baten oinarritutako aldarrikapena? Inon irakurri dudan (non? nori?) euskalgintzako adibide bat emango dut: euskararen aldeko aldarrikapena orain arte Euskal Herriaren izenean egin bada, gaur egun hizkuntza horrek gizabanakoari ekar liezaiokeen onuran ere oinarritu beharko da, aldarrikapena helburu kolektiboetatik, indibidualetara ere zabalduz. Euskalgintza izan edo beste gizarte mugimendua izan, estrategiak balioen paradigma berrira egokitu ezean, baliteke Koldorena kasu bakarra ez izatea.

ASTEKARIA
2008ko irailaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude