argia.eus
INPRIMATU
Urdazubin arte garaikideko lanak ikusgai jarri dituzte
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2008ko irailaren 7a
Urdazubiko Kalostrapean arte garaikideko 14 artisten lanak jarri dituzte ikusgai. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Euskal Herri osoko artisten 400 margolan eta eskultura ikus daitezke. Erakusketa irailaren 21a arte izango da zabalik eta handik aurrera Jose Luis Zumetaren lanak ikusi ahal izango dira udazken guztian zehar.