Mikel aranburuk Nafarroako Gobernuaren Euskarabideako Aholkularitza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendari kargua utzi zuen uda aurretik. Xabier Azanza erakundeko zuzendari kudeatzailearekin desadostasunak zituela agerian geratu zen. Aranbururen ordezkoa izango da Ruben Fuertes. Orain arte euskara irakasle aritu da Nafarroako hainbat herritan.