argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako ikerketa soziolinguistikoa urte bukaerarako
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko irailaren 07a
Abuztuan gogor ekin dio lanari Nafarroako Gobernuak –ez dakigu berdin segiko duen aurrerantzean–. Ruben Fuertes Mikel Aranbururen ordezko jartzeaz gain, Gobernuak ohartarazi du urte honen amaierarako ikerketa soziolinguistikoa egingo dutela. Lan horren ardura Ikertalde enpresarena izango da. Enpresa horrek berak 2006an Iruñerriko azterketa egin zuen.

Euskarabideak emaitzak urtea amaitu aurretik Nafarroako Parlamentuari aurkeztu beharko dizkio. Orain egingo duten ikerketaren kostua 52.780 eurokoa da. Nafarroa osoko aurreko ikerketa 2003an egin zen.