argia.eus
INPRIMATU
Musikari ezagunak ariko dira Getxoko 24. folk jaialdian
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2008ko irailaren 07a
Getxoko 24. Nazioarteko Folk Jaialdia irailaren 4an hasi eta 7an amaituko da eta Erromo eta Areeta izango ditu gune nagusiak. Guztira 13 kontzertu izango dira, eta talde ezagunekin batera hasiberriek ere zuzenekoak eskainiko dituzte. The Chieftains, Ismael Lo eta Elideas Ochoa izango dira, besteak beste, zuzenekoak eskainiko dituzten musikariak. Bestalde, aurtengo edizio honetan garrantzi berezia izango dute haurrentzako antolatu dituzten jarduerek, bidezko azokak, banden desfileak eta munduko gastronomiak.