Gure ikasleek oso gaztetatik erabiltzen dituzte kalkulagailuak ikasketetan. Hori horrela izanik, askok azaldu dute kezka horren egokitasunaz, batez ere lehen mailako ikasleen kasuan.
AEBetako Vanderbilt unibertsitateko ikerlari talde batek ikerketa interesgarriaren berri eman du Journal of Experimental Child Psychology aldizkarian. Bertan azaltzen denez, aldez aurretik ongi kalkulatzeko ahalmena dutenei besterik ez die laguntzen kalkulagailuak.
Emaitza horretara heltzeko lehen hezkuntzako ikasleekin egin zuten azterketa, era desberdinetan. Ondorioen artean zera izan da azpimarragarriena: jada biderketak ongi egiten dituztenei kalkulagailuak benetako laguntza eskaintzen diela, baina aldiz, eragin negatiboa du biderketetan onak ez direnen ikasketetan. Gainera, biderkatzaile onek dibertigarria irizten diote kalkulagailuarekin lan egiteari.