Ibaizabal argitaletxeak hamar urte ingurukoentzat plazaratutako Erregaliz taldea bildumako ale bat da Ederra egin du Leok!. Gurasoak banandu zaizkion bederatzi urteko neska du protagonista. Banaketaren ondorioz, bizilekuz, hiriz eta ikastetxez aldatu egin behar izan du. Amarekin bizi da orain, aitarekin egunero telefonoz hitz egiteko aukera duen arren. Baina beldurrik handiena ikastetxe berrian aurki dezakeen giroak ematen dio, ezagutu duen ikaskide bakarrak eskola hori kaka hutsa dela esan diolako. Zergatik ote?