ERROMA BIZIRik! izenburupean, erromatar kulturak zineman izan duen isla aztertzen ari dira Irungo Oiasso Erromatar Museoan, irailaren 30era arte.
28 paneletan banatutako argazki erakusketaz gain, hilabeteko lehen larunbatetan antzinako zibilizazio handi haren inguruko film luzeak, laburmetraiak eta dokumentalak eskaintzen dituzte.
Gainera, hilabete hauetan bisitariek animaziozko film labur bat egiteko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute; gidoiek Antzin Aro klasikoa izan behar dute hizpide. Argibide eta informazio gehiago www.oiasso.com helbidean eskura daiteke.