Erbia eta tximinoa adarrean kulunka zeuden arratsalde sargoritsuan, hara non ikusi zuten hipopotamoa oihanean korrika. Ea zertan zebilen galdetu ziotenean, korrikalaririk onena izateko entrenatzen ari zela erantzun zien honek. Horretarako lodiegia eta astunegia zela esan ziotenean, arrazoi eman zien. Beste eragozpen batzuk aitatu eta berdin. Ea zergatik ari zen korrika orduan. Honela
erantzun zien hipopotamoak: hori delako munduan gehien atsegin dudana. Eta korrika joan zen.