Abuztuaren 31 arte Biarritzeko Ander Deuna elizan Franck Laharrague argazkilari biarriztarraren erakusketa ikusteko parada izango da.
Sphère-Planisphère izenburupean, hogeita lau lan jarri ditu erakusgai, denak ere ikustera ohituak ez gauden argazkiekin. Izan ere, Laharraguek argazki borobilak aurkezten ditu, esfera batetik begiratuta baleude bezala. Azken finean, argazkien bidez egin ohi den irudikapena zalantzan jartzen du artistak. Erakusketari buruzko informazio gehiago web gune honetan:
http://photographe-biarritz-laharrague.blogspot.com/