argia.eus
INPRIMATU
Knörren hutsunea betetzeko hautagaiak
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko uztailaren 23a
Enrike Knörr euskaltzainak utzitako hutsunea betetzeko hautagaiak bi dira: Blanca Urgell eta Patxi Uribarren. Lehena Patxi Goenaga, Joseba Lakarra eta Lourdes Oñederra euskaltzainek aurkeztu dute eta bigarrena Jose Luis Lizundia, Andoni Sagarna, Sagrario Aleman eta Jean-Louis Davantek. Iraileko osoko batzarrean aukeratuko dute euskaltzain berria baldin eta gehiengo osoa lortzen badu bietako batek.