Hezurren gerra

Dinosauro arrastoak
Wyoming (AEB), 1872. Hezurren Gerra delakoa lehertu zen. Edward Drinker Cope eta Othniel Charles Marsh paleontologo ezagunen arteko tira-bira gero eta gogorragoak, erreparorik eta etenik gabeko eraso bihurtu ziren, nork aurkituko dinosauro fosil eta espezie berri gehien. Garai batean, Cope eta Marsh lagunak izan ziren; batak bestearen izena ipini zion aurkitutako espezie berriren bati. Cope azkarra eta oldarkorra zen eta Marsh, aldiz, lanean mantsoagoa baina metodikoagoa. 1870ean Marshek Cope umiliatu zuen, Elasmosaurus espezieko ale bat berrosatzean burua buztanak behar lukeen tokian ipini ziola egotziz. Ordainetan, Cope Wyomingo Bridger Basin aztarnategian lanean hasi zen, Marshek hura bere eremu pribatutzat jo arren. Orduan erasoak publiko bihurtu eta egunkarietara iritsi ziren.
 
Biak aberatsak ziren eta beren ondasunak erabili zituzten udatan Colorado edo Wyomingeko aztarnategiak ustiatzeko. Gero, neguan, aurkitutakoa aztertu eta emaitzak argitaratzen zituzten. Baina gero eta diru eta ahalegin gehiago eskaintzen zizkioten bestearen izena eta lana txikitzeari. Ez zen lehia garbia izan, lapurreta, iruzurra, espioitza, eroskeria, arrasto suntsiketa eta irainak medio.
 
Ofizialki, Marshek irabazi zuen gerra: 86 espezie berri aurkitu zituen eta Copek, ostera, 56 baino ez. Dena den, Copek topatu zituen dinosaurorik ezagunenak: Triceratops, Diplodocus, Stegosaurus... Eta, azken batean, biak izan ziren galtzaile, bestea suntsitu beharraren beharraz, ondasun guztiak xahutu eta porrot egin baitzuten.
 
Edonola ere, zientzia izan zen garaile, lehiakortasunak emaitza hobetzen omen du eta. Elkarlanaren alorrean lezio eredugarririk eman ez bazuten ere, paleontologiaren alorrean ondare eskerga utzi zuten: Gerra baino lehen Ipar Amerikan bederatzi dinosauro espezie zeuden izendatuta eta gatazka amaitzean 150 inguru. Egun, ia mende eta erdi geroago, bikoteak aurkitutako arrastoak katalogatzen ari dira oraindik.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude