Hazi eta biderkatu!

Iñaki Barcena
Iñigo Azkona
Honela ikasi genuen eskolan eta elizan. Eta horrelako leloa nagusitu eta zabaldu da mundu osoan. Eta galdera da, noiz arte hazi daiteke Amalur mugatu batean? Gizakiok hemezortzi urtetik aurrera normalean ez gara hazten eta ez omen gara konturatzen bizitzak aurrera jarraitzen duenik. Haztea dugu zoriontasunaren gako printzipala, alabaina ez al da posible jadanik daukagunarekin, ondo banaturik, egoki bizi? Hor dago koska eta erronka.
 
Aspaldion Txina eta India planetaren etsai anti-ekologikoak bihurtu ditugu azkarregi hazten ari direlako. Orain Txinan okela ere jaten hasiak dira eta Indian motorren eta autoen bizioarekin kutsatu dira. Gero eta erregai gehiago behar dute eta petrolioa garestiago saltzen dute. Asiako hazkundea arerioa bilakatu zaigu eta gure erantzun bakarra, antza, gu ere ahalik eta azkarren, ahalik eta gehien haztea da, ekonomiaren lasterketan irabazteko. Asia munduko fabrika berria da, baina oraindik pertsonako askoz CO2 gutxiago isurtzen dute gurekin alderaturik.
 
Asiarrak Bush eta bere G8ko lagunekin hasarretu berri dira 2050 urterako eurek ere negutegi eragineko gasa %50 jaitsiaraztea nahi dutelako. Kuriosoa benetan mendebaldeko gobernari boteretsuen logika. Euren erantzukizuna onartu ez, zientzialarien iritziaren aurka neurriak epe super-luzera eraman eta etxerako lanak Txina eta Indiari jarri.
 
Gure artean ere, ekonomiaren mantsotzeak alarmak piztu ditu. Adibidez Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek berriki iragarri dituzte ekonomiaren bizkortzerako planak. Bizkaian Guggenheim berria eraikitzeaz aparte, sei errepide proiektu berriak plazaratu dituzte, esanez: “Hobekuntzak jasotzeko prest gaude baina proiektu honen aurka ezin du inork kontra egin” (sic).
 
Ekialderago Gipuzkoa Aurrera plataforma asmatu dute. Aldundiak, MCC, Kutxa, Adegi eta Merkatal Ganbararekin batera AHT, Pasaiako Superportua edo garraio plataforma logistiko berria martxan jartzeko elkarren arteko konpromisoa sinatu berri du. Hazkunde ekonomikoa porlan eta petrolioaren kontura garatu nahi dute berriro ere, eta ziur gaude ekologistez gain sindikatuek eta beste eragile sozialek jendea mobilizatzera deituko dutela.
 
Hauek al dira parte hartzeko sustatu beharreko eredu berriak? Noizko garraio publikoaren hobekuntza? Zergatik segi behar du diru publikoak finantzatzen hazkundearen negozio pribatua?
 
Amalurra ez da gehiago haziko eta guk zeru, itsaso eta mendietatik mugak ukitu ditugu. Has gaitezen pentsatzen des-hazkundeaz, hobeto bizi ahal izateko!

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude