argia.eus
INPRIMATU
Kolonialismoaren ondorio zitalak
  • Chinua Achebe ::Gainbehera dator dena

    Alberdania / Elkar

    Orrialde kopurua ::230

    prezioa ::12.75 €

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 06a
Gainbehera dator dena
Alberto Martínez de la Cuadrak euskaratu du Gainbehera dator dena, Chinua Achebe (Nigeria, 1930) idazlearen lanik esanguratsuena. 1958an argitaratu zen aurreneko aldiz, ingelesez idatzia. Nigeriak independentzia lortu baino bi urte lehenago argitaratu zelako metropoliaren hizkuntzan idatzi zuen Achebek, mendebaldarrek ere ulertu ahal izateko. Liburua 1860tik 1890era bitarteko urteetan kokaturik dago; Nigeriako gobernu kolonialaren eta biztanle iboen kultura tradizionalen talka deskribatzen du eleberriak. Gainera, europarrek afrikarrei buruz eginiko erretratu estereotipatua puskatzen du, erakutsiz ibo kulturak europarrekin tupust egin baino lehen zituen gizarte erakunde konplexuak.