argia.eus
INPRIMATU
Euskara kultur ondare Frantzian
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko uztailaren 29a
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak aurkeztutako Konstituzioaren erreforma boto bakarreko aldearekin onartu du Kongresuak. Erreformak hainbat gairi eragiten dio, tartean hizkuntza gutxituen auziari. Hala, hizkuntza horiek Frantziako kultur ondare direla jasoko du Konstituzioaren 75. artikuluak. Horrek ez du esan nahi euskara eta gainerako hizkuntzak ofizialak izango direnik, baina Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Paxkal Indo Seaskako presidenteak aurrerapauso esanguratsua dela azpimarratu dute. Maiatzean Parlamentuak Konstituzioaren 1. artikulua aldatzea onartu zuen ondoko esaldia gehitu amoz: “Eskualde hizkuntzak Nazioaren ondare dira”. Senatuak ezetz esan zion horri.