Argia aurreztu ilunpean geratu gabe

Energia-argia aurreztu ilunpean geratu gabe
Argitasuna nahi dugu, baina gero eta garestiago ordainduko dugu. Energia alferrik ez galtzeko, eta ondo eta aldi berean gehiegi gastatu gabe argiztatzen ikastea dagokigu. Bilboko enpresa bat kaleetako argiteria eraginkorragoa izateko neurri-sorta prestatzen ari da. Gure etxerako ere balio dute neurriok.
 
Xahutzen dugun energiaren zati handi bat argiztatzeko erabiltzen da. Horren %50-60 inguru barne argiteriari dagokio, eta gainerakoa kalekoari; hala azaldu digu Javier Calongek, Consultoria Lumínica bilbotar argiztapen-kontsultoretzako bazkideak. Une honetan, Lighting Master Plan izeneko txostena prestatzen ari dira, 21 neurri kaleko argiteria eraginkorragoa izateko. “Esango nuke gaur egun bai kanpoan zein barnean erabiltzen den argiaren erdia baino gehiago ez dela beharrezkoa”. Une batetik aurrera, ez dugu hobeto ikusten argi gehiago egoteagatik. Aldiz, alferrikako energia-gastua egiten dugu eta, bide batez, argi-kutsadura sortu. Gaueko zerua behar bezala ikustea eragotzi ez ezik, kutsadura horrek kalteak sor ditzake ekosistemetan, txori migratzaileei ohiko ibilbideetatik aldentzera behartuz, esaterako.
 
Calongeren esanetan, “erakunde publikoek hiritarren aurrean eredu bihurtu behar dute, ezin liteke kalera atera eta udaletxea edo aldundia neurri gabe gastatzen ari direla ikusi”.

Bonbilla egokia, gakoa

Era berean, norberaren esku dago etxe barruko argiztapena eraginkorragoa izatea. Horretarako, funtsezkoa da argi iturria ondo aukeratzea. Bonbilla mota asko dago, ia zeregin bakoitzerako bat, baina gehienak ez ditugu ezagutzen. Hasteko, saihestu halogenoak; asko kontsumitzen dute, eta energiaren zati handia bero bihurtzen dute. Ez dira batere eraginkorrak beraz. Argia denbora luzez piztuta dagoen lekuetan, kontsumo baxukoak erabili, eta luminaria ondo hautatu: batzuek gehiegi sakabanatzen dute argia, kontsumoaren portzentaje handia alferrikako bilakatuz.
Beste bide bat argi naturala baliatzea da. Arratseko orduetan, oraindik iluntzen hasi gabe, etxeko argiak pizteko ohitura dugu, baina badaude moduak eguzki orduei etekin handiagoa ataratzeko. Geletako hormak zuriz pintatuz gero, argia intentsitate handiagoaz islatuko da eta hobeto ikusi ahal izango dugu. Antzeko efektua lor dezakegu leku egokietan ispiluak ipiniz. Beste kontu bat da leku egokiak zehazki zeintzuk diren jakitea, baina ideia hori da.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Zazana, zerutik dena dakusan begi itsua

Hainbestekoa da Gazan droneek eguneroko bizitzan eta iruditegi kolektiboan daukaten eragina ezen hitz propio bat asmatu dutela droneentzat: Zazana. Hitz onomatopeikoa da, gazako dialektoan.

The Drone Eats With Me: A Gaza Diary  liburuan (Droneak nirekin jaten du: Gazako... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude