argia.eus
INPRIMATU
David Crystalen artikulua “Hizkunea”n
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30a
Hizkuntzalari galestar ospetsuak Hizkuntza, hizkuntzak eta Internet izeneko artikulu luzea idatzi du soziolinguistikaz ari den Hizkunea webgunean. Hizkuntzaren alorrean iraultzak gutxi izaten direla adierazi du Crystalek, baina orain horietako bat bizitzen ari garela dio, alegia Internet garaia. Hitzaren bidezko komunikazioan Interneten garatzen ari diren aukerez ari da, hizkuntzek orokorrean dituzten aukerez, eta gure moduko hizkuntza gutxiagotuek duten tokiaz. Ez da ezkorra, artikulua horrela bukatu baitu: “Sareak ongietorria emango dio mundu osoko hizkuntza-aniztasunari”.