1947an Melena del Sur-en (La Habana) jaiotako Antonio Alvarez Gilen Concierto para una violinista muerta eleberriak irabazi zuen iaz Irun Hiria saria. Kubako Orkestra Sinfoniko Nazionaleko biolin-jolea du narratzaile. 2000 urtean, bere bizitzan aurreneko aldiz Txaikovskiren Biolin kontzertuko tarte bat bakarka jotzeko aukera izan zuenean hasi zitzaizkion nobelan kontatzen dituen komeriak. Oso ondo jo zuen, entzuleak zeharo hunkitzea lortuz. Kontzertua bukatu zenean, emakume erakargarri bat gerturatu zitzaion, eta gutun bat eman zion. Ireki zuenean, mezu arrunt txundigarriarekin batera 1.000 dolarreko billetea aurkitu zuen. Zer egin, diru harekin guztiarekin?