argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2008ko uztailaren 29a

Eusko Jaurlaritzak administrazioa euskalduntzeko prestatutako planaz Tiraka blogean bertako kideek esanak: "IV. Plangintzaldiak aldaketa nabarmenak dakartza, baina garrantzitsuena gure ustez sakoneko filosofian dakarren aldaketa da: Jaurlaritzak euskararen ezagutza bultzatzetik batez ere, euskararen erabilera bultzatzeko jauzia egiten du plangintzaldi berri honetan eta behingoan jabetu da euskararen erabilera dela etorkizunaren giltzarri. Administrazioak jarrera aktiboa hartuko du euskararen erabilera sustatzeko lanean; hizkuntza ofiziala erabiltzeko irizpide argiak emango ditu; lehentasuna emango zaio sortze-lanari, gaitasuna duen orok bere lana euskaraz ere egiteari (...)".