Erresuma Batuko historiako epaiketa ezagunenen artxiboak publikoaren eskura ipini dituzte berriki. Interneten kontsulta daitezke, www.oldbaileyonline.org helbidean.
Old Bailey Londresko auzitegi handienean 1674tik 1913ra gordetako 210.000 prozesutik gora ipini dituzte sarean. Lan horretan She-ffield eta Hertfordshire-ko unibertsitateak eta Open University erakundea aritu dira batera.
Oraingoz, gehien kontsultatu den dokumentua Oscar Wilden aurkako epaiketa izan da. 1895ean auziperatu zuten Wilde, homosexuala izategatik.