argia.eus
INPRIMATU
Abkhaziera, euskararen ahaide ote?
2008ko abuztuaren 03a
Benetan bitxia da Kaukasoko hizkuntza hori. Antza, abkhazierak 58 kontsonante ditu eta apenas hiru bokal. Lexikoaren ia %90 “a” hizkiaz hasten da, esaterako, atsa (“zaldia”), apsadz (“arraina”), arasa (“intxaurra”)… Eta berdin gertatzen da beste hizkuntzetatik jasotako maileguekin: “akafe”, “arespublika”, “arestorant”… eta abar. Euskararekin gertatu bezala, aditza esaldiaren bukaeran joan ohi da. Abkhaziera idazteko alfabeto zirilikoan oinarritutako eredua erabiltzen da, baina hiztun askok ez daki bere hizkuntzan idazten. Abkhazian 100.000 lagun inguruk hitz egiten du abkhazieraz eta 50.000k Turkian. Azken horiek diasporako abkhaziarrak dira.