Euskal Herriko adierazleak, lehen aldiz

  • Lehen aldia da Euskal Herri osoko adierazle ekonomiko eta sozialak ditugula. Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behatokiak, landu ditu datuak. Laburpentxoa dugu hemen eta informazio osoa www.gaindegia.org-en.
     
    Orain artean, Euskal Herriko egoera sozioekonomikoaren berri modu mugatuan eta beraz, distortsionatuta jaso dugu, gure herrialdearen zatiketa administratibo sakona dela eta. Administrazio bakoitzak bere estatistikak eta analisiak egin izan ditu eta egiten ditu. Orain, lehenengo aldiz, Euskal Herri osoko ekonomia eta gizarte adierazleen berri izateko aukera dugu. Adierazle horiek askoz gehiago hurbiltzen dira Euskal Herriko egoera sozioekonomiko errealera, orain arte Euskal Herrian indarrean dauden administrazioek –EAEkoak, Nafarroako Foru Erkidegokoak, Espainiako eta Frantziako Estatuetakoak eta Europakoak– eskaini dizkiguten adierazleak baino.
     
    Gaindegia behategiak bildu ditu datuok. Orotara 22 ekonomia eta gizarte adierazle aurkeztu ditu. Adierazle horiek bost esparru nagusitan banatuta landu dituzte: testuinguru ekonomiko orokorra, enplegua, berrikuntza eta ikerketa, gizarte kohesioa eta ekonomiaren erreforma. Adierazleok xehetuta bi taulotan dituzue.
Euskal Herrian industrian gero eta langile gutxiagok egiten du lan
Mikel Martinez


Emakumeen %17 pobrezia arriskuan
-2004ko datuen arabera eta lurraldeka, pobrezia arriskua:
EAEn tasa %18,6koa da, %13,4koa Nafarroan eta %13koa Ipar Euskal Herrian. Batez besteko %17ko hori bera du 15 kideko Europar Batasunak.
 
-Emakumezkoen enplegu tasa:
15 eta 64 urte bitartekoen artean: %55,70. Europar Batasunean %56,20, Herbehereetan %66,40, Japonian %58,10 eta AEBetan %65,60.
 
-2005eko datuen arabera, iraupen luzeko langabezi tasa:

Euskal Herrian %2,40koa da, Europar Batasunean (27 kide) %4,50ekoa da, Herbehereetan %1,90ekoa, Japonian %1ekoa eta AEBetan %0,50ekoa.
 
-Langabezi tasa:
Euskal Herrian %9,50ean dago eta EB-27n %9,6an. Iparraldean %13,80, Bizkaian %11,40, Araban %8,80, Nafarroan %7,60 eta Gipuzkoan %7,10.
 
-2004ko datuen arabera, gizarte babesa:

Euskal Herrian eskaintzen zaion BPGren portzentajea EB-27koa baino askoz txikiagoa da. Euskal Herrian BPGren %19,7 bideratzen da, eta EB-27n, ostera, %70,7. Lurraldeka, Iparraldean %31 bideratzen da, Nafarroan %19 eta EAEn %18,5.
Euskal Herriko adierazle sozial eta ekonomikoak
Enplegu gehiago zerbitzuetan industrian baino

-2005eko datuen arabera:
Enpleguaren %59 zerbitzuak, industria %30, eraikuntza %8 eta lehen sektorea %3.

I+G gastuan ahul

Euskal Herria atzean dago Ikerketa eta Garapen gastuan, munduko herrialde nagusien aldean.
 
-2003ko datuen arabera I+G:
Euskal Herrian BPGaren %1,3 bideratzen da horretara. Europar Batasunak %1,9, AEBk %2,7 eta Japoniak %3,2.
 
-Patenteak:
Euskal Herrian, milioi biztanleko patente onartuak 2,3 dira; Herbehereetan, ostera, 43,9. Nafarroan 6,2, Iparraldean 2 eta Euskal Autonomia Erkidegoan, 1,4 patente.
 
-
Zientzian eta teknologian graduatuak (2003ko datuak):
Euskal Herrian graduatuak mila biztanleko 22,27 dira batez beste. Japonian 13,20, AEBetan 10,90 eta Herbehereetan 7,30.
 
-Zientzia eta teknologian giza baliabideak:
Euskal Herriak giza baliabideen %51 darabil eta 27 kideko Europar Batasunak %38,3. Lurraldeka, EAE da baliabide gehien ematen duena, %54,9, Nafarroak %47,8 eta Iparraldeak %26,4.

Biztanleko BPG, Erosteko Ahalmen Parekatuan (EAP)

Barne Produktu Gordina EAPn, Europar Batasuneko eta Japoniako batez bestekoa baino altuagoa da, baina AEBkoaren azpitik dago. Nazioarteko Moneta Funtsa 90eko hamarkadan hasi zen erabiltzen EAP adierazle ekonomiko gisa; herrialdeen bizimaila modu errealistan konparatzea du xede, herrialde bakoitzeko bizi-kostuaren araberako BPG kontuan hartuta.
 
-2005eko datuen arabera:
Euskal Herriko biztanleko BPG EAPn 26.533,1 eurokoa da, 27 kideko EBn 21.502,9koa, Japonian 24.384koa eta AEBetan 33.351 eurokoa.
 
-Euskal Herriko eskulanaren produktibitatea landuneko EAPn:
Eskulanaren produktibitatea %117,9 da batez beste. Europar Batasunean (25 kide) %100 da.
 
-Lurraldeka:
Araban %124,8, Bizkaian %122,3, Gipuzkoan %117,3, Nafarroan %110,8 eta Iparraldean %110,2.
 
-BPGren %26,01 esportazioei dagokie

27 kideko Europar Batasunean berriz, %35,95 eta Herbehereetan %66,39. Japonian %13,30 eta AEBetan %10,17.

Errenta erabilgarria pertsona aktiboko, Espainiaren eta Herbehereen gainetik

2004ko datuen arabera, Euskal Herria Espainiaren eta Herbehereen gainetik dago, baina Frantzia baino beherago.
 
Euskal Herriko batez besteko errenta 31.346,77 eurokoa da, Herbehereetan 27.442,22koa, Espainian 24.964,10 eurokoa eta Eslovakian 7.206,28koa. Frantzian, aldiz, handiagoa da, 38.366,40 eurokoa.

Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude