"Okerrena da ezin izango ditugula inoiz Nirvana, Johnny Cash, The Clash... ekarri"

Ibai Villapun
Fermin Etxegoien
Kobetasonik, Bilbao BBK Live, Gasteiz Azkena Rock... Horietan eta gehiagotan prentsa arduradun lanak primeran betetzen ditu basauriar honek, Last Tour International jaialdi promotorerako. Horrez gain Bidebieta Irratiko sortzaileetakoa da.

 
Jaialdi nagusi guztietan egon behar izan duzu, baina ez dakit talderen bat ganoraz ikustera ailegatu ote zaren...


Ba egia esan, ez. Ganoraz ez. Gehienez, talderen baten lauzpabost abesti ikusi nituen.

R.E.M. entzuten gantzontziloak eta guzti busti zitzaizkidan, ez al naiz zaharregia?


Nik ere blai-blai eginda bukatu nuen, beraz ez dut uste adin kontua denik. Edozein modutan, hurrengo urteko jaialdietara begira gantzontzilo inpermeableak jarriko ditugu salgai, zaude lasai…

Lehen Basauritik gidatzen zenuen Bidebieta Irrati musikala Bizkairako, euskaraz eta espainolez. Orain Bi Fm irratia du izena eta Internet bitartez emititzen duzue planeta osorako. Nork irabazi du aldaketarekin?


Guk buruko min galanta irabazi dugu.

Police hirukoteak milioi eta erdi euro kobratu du ordu eta erdi exkax jotzeagatik. Polizia ez da ergela...


Ez da ergela, ez… Ez dakit nik zifra horiek erabat zuzenak diren; edozein modutan ere, esan dezakegu irabazi zuten dirutik ezer gutxi inbertitu zutela eszenatokiko muntaian, pantailatxo triste bat bera ere ez baitzuten ekarri. Baina kontzertu ederra eman zuten, hori bai.

Txaskarrillo bakarra eskatuko dizut artista handiei buruz. Esadazu nor den dirudien baino jatorragoa eta alderantziz, nor dirudien baino zakarragoa...


Michael Stipe oso ondo portatu zen gurekin, Ben Harper ere bai, Juliette Lewis, John Cale, Brant Bjork… Alderantzizko adibiderik ez dizut esango. Esango banizu, hurrengo urtean berarekin berriz lan egitea tokatuko litzaidakeelako seguru!


Hemengo irratigintzari agresibitatea falta zaiola esan izan duzu. Bidebieta Irrati musikala ez zen uhinetatik eroriko agresiboegiak zinetelako?


Ez da uhinetatik erori. FMko 92.9an emititzen jarraitzen du Bizkaia osorako, eta Bi fm Bidebieta Irratiaren atal musikala besterik ez da. Edozein modutan ere, inoiz hori esan badut, ez dut uste gu ez-agresiboen zaku horretatik kanpo gaudenik… Batzuetan nahiko “mojak” garela esango nuke. Beste irratiek egiten gaituzte berezi, programazioa identikoa baitute, baina ez dut uste Ingalaterran edo AEBetan hain bereziak izango ginatekeenik.

Garbi dago jaialdi erraldoiak behin eta berriro betetzen dituzten bakarrak heavyak direla.


Ba bai, musika ikaragarri maite duen jendea da, urte osoan kontzertu askotara doana. Guk eurekin izan dugun esperientzia oso positiboa izan da, baina Last Tour-ek merkatu eta musika tankera asko ukitzen ditu, ez bakarrik heavya.

Gustuko artista bat, orain arte lortu ez duzuena...


Neil Young, Bob Dylan, Tom Waits, Depeche Mode, AC/DC, The Cure… Okerrena ez da hori, horiek oraindik ekarri ditzakegulako. Okerrena da ezin izango ditugula inoiz Nirvana, Johnny Cash, The Clash… ekarri. Eta horrek ez daukala erremediorik!

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude