Erregaliz taldea ikertzaile

  • Patricia Schröder ::Fannyren ikertzaile-agentzia

    Ibaizabal

    Orrialde kopurua ::110

    prezioa ::9 €

Fannyren ikertzaile-agentzia
Atzean geratu dira Erregaliz taldeak Italian igarotako opor egunak –Dottek nerbioak dantzan ditu liburuan jasota daude–, baina oraindik gogoan dituzte, bereziki udazkeneko egun hotz eta euritsuetan. Horietako batean bururatu zaio Fannyri ikertzaile-agentzia bat sortzea Maya, Leo eta Dotte lagun minekin. Eta burutapen horren ondorengoak azaltzen dira Fannyren ikertzaile-agentzia liburuan. Istorioaz gainera, ikertzaile-agentzia bat antolatzeko gogoa duen irakurleari beharrezko dituen xehetasunen berri emango zaio: hatz-markak finkatzeko nahitaezko izango omen ditu pintzela, hautsak, tinta-tanpoia, gomazko eskularruak eta metroa; eta gertakaria izan den lekuan egin beharreko galderak ere adierazten zaizkio. Eta ohar bat: ez saiatzeko inoiz ikertzaile gisa polizia ordezkatzen.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude