argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2008ko uztailaren 27a

Joxan Rodriguez HPSko Euskara Sustatzeko zuzendariak Joanmari Larrarte, EKTko kontseilari ordezkariari erantzundakoa Berrian: "Euskaraz bizi eta irakurtzeko aukerak sortzen laguntzea bada herri-aginteen egitekoa, baina irakurleak galdu gabe eustea eta berriak irabaztea hedabideen egitekoa ere bada. Kritika ez ezik, autokritika ere ez ote dugu denok beharrezko?".

 

HPSk egin duen oinarrizko txostenari buruz Mikel Zalbidek idatzitako artikuluaren pasartea atera du Txerra Rodriguezek www.blogak.com/garaigoikoa-n: "Belaunez belauneko hizkuntza-transmisio arrunta, menderik mende han-hemen ezagutu izan dena, osabetezkoa da: transmisio betea, etxeko eta kaleko, lagunarteko eta lan-munduko mintzajardun bizi arruntaren beharrak asetzeko balio duena; beste hizkuntza baten makulurik gabe jarduteko behar adina soporte kontzeptual, emotibo eta operatibo eskaintzen duena; haserretzeko eta txisteak kontatzeko, (...). Frenatu al da, benetan, belaunez belauneko familia-transmisioan gertatzen ari zen mintzagaitasun betearen eten hori? Transmisio betea eskaintzen al dute egungo familia euskaldunek, guztiek edo gehienek? Erantzuna begien bistan dugu: ez".