argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2008ko uztailaren 23a
Hiram Bingham

Machu Pichuren aurkikuntzaren historia aurki alda daiteke, Mendebaldeko ikuspegitik beti ere. 1874ko mapa alemaniar batean hiri inka argi eta garbi adierazita agertzen da. Horregatik, historialari talde batek “meritua” August Berns alemaniarrari eman dio, eta Hiram Bingham orain arteko deskubritzaile ofizialari kendu. Beste batzuek, aldiz, Peruko herritarrek besteak beste, ez diote ez bati ez besteari inolako meriturik aitortzen, haien ustez biak hala biak espoliatzaile hutsak izan zirelako.