argia.eus
INPRIMATU
Argazkiak.org: abian da fotolog zerbitzu euskalduna
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko uztailaren 23a
Argazkiak.org doako zerbitzua da. Fotolog.com-en edo Flickr-en ez bezala, nahi bezain beste argazki gorde eta partekatu daitezke doan webgune horretan. Zerbitzu euskalduna da gainera, eta eskainiko dituen edukiak libreak izango dira. CodeSyntax enpresak jarri du abian proiektua. Webgunearen gaineko informazioa biltzeko blog bat ere sortu dute: www.blogak.com/argazkiakorg.