Abarrak: Aita homosexuala berreraikitzen

Fun home
Fun home, Alison Bechdel, 233 orrialde.
 
Hotza. Hitz hori aukeratuko nuke Alison Bechdelen Fun home nobela grafikoan narratzaileak darabilen tonua deskribatzeko. Beharbada liburu autobiografikoa izateak eragina izango du, nork bere buruarekin distantzia neurtu beharrak-eta. Irakurle honi ordea, hoztasuna narrazioa gauzatu ahal izateko hautu teknikoa baino, estetika baten adierazle iruditu zaio.
 
Pennsylvaniako (AEB) Beech Creek herri txikian jaioa, Bechdelen aita institutuko irakaslea eta herriko ehortzetxeko zuzendaria zen. Etxe viktoriar batean bizi zen familia eta aitaren zaletasuna –obsesioa– eraikin hori dekoratzea zen. Kamioi batek harrapatuta hilko da aita. Gertakari hori da kontakizun osoaren ardatza: behin eta berriro puntu horretara itzuliko da narratzailea, aita istripuz hil ote zen ala bere buruaz beste egin zuen jakin nahian.
 
Istorioak aurrera egin ahala izango dugu, Bechdelekin batera, bere aitaren sexualitate ezkutuaren berri: soldadu izan zenean beste mutil batekin izandako harremana edo bere ikasle batekin izandakoa, besteak beste. Familia heterosexual tradizionalaren maskarapean dena, noski.
 
Aita berrezagutzeko lan horretan bere burua ere aurkituko du narratzaileak; lesbiana da Bechdel, baina unibertsitate garaian izandako zalantzen ondoren familiarekin garbi hitz egin zuen horretaz; aitak inoiz ez zuen pausoa eman –hil aurretik idatzi zion gutun batean “ez naiz heroi bat” esan zion–.
 
Lan autobiografikoa dela esan dut hasieran. Garrantzitsua izan daiteke hori liburua eskutan hartzean, baina ez da inolaz ere komiki hau bereizten duen ezaugarri bakarra. Esango nuke hiru zutabe nagusik ematen diotela indarra Bechdel formulari: pertsonaien pose hieratikoa oso ondo ezkontzen da narratzailearen izotzarekin; kolore zuri eta urdin argiek asko laguntzen dute protagonistak Steven Seagal baino apatikoago irudikatzen; eta saltsari azken ukitua emateko, literatura garaikideko –Camus, Joyce...– eta mitologia klasikoko erreferentziak. A, eta umore beltza, noski. Denak ere familiaren giro artikoa irudikatzera bideratutako aukerak dira eta liburu osoari batasuna ematen diote.

ASTEKARIA
2008ko uztailaren 27a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude