argia.eus
INPRIMATU
Donostiako baserriak
  • Josu Tellabide, Asier Agirresarobe ::101 bazter Donostiako

    Alberdania

    Orrialde kopurua ::280

    prezioa ::19€

Pilar Iparragirre 2008ko uztailaren 27a
101 bazter Donostiako
Egunetik egunera gutxiago diren arren –auskalo zer gertatuko den monumentu preziatu izendatutako Munto baserriarekin ere– Donostiak baditu oraindik baserriak; hain zuzen ere horietaz eta Gipuzkoako hiriburuak dituen txokorik zaharrenetaz mintzo zaizkigu Josu Tellabide eta Asier Agirresarobe 101 bazter Donostiako liburu ederrean. XXI. mendearen hasiera arte zutik irautea lortu duten baserrien irudiak eta historia jaso dituzte lan honetan: Munto bera, Lugarizko Unanue eta Zuatzu, Altzako Txipres eta Ubegi, Loiolako Parxillardegi, edo Zubietako Aliri eta Berridirenak, esaterako. Eta, oroimenarekin besterik ez bada ere, gogora ekarri dituzte Parte Zaharrean aurki ditzakegun Puiuelo eta Lorenzio kaleak, Plaza Berria edo Iturriaurrea bezalakoak.