Donostiako arte aretoen historia azken mendean

  • Juan Antonio García Marcos ::Salas y galerías de arte en San Sebastián 1878-2005

    Kutxa

    Orrialde kopurua ::268

    prezioa ::16€

Salas y galerías de arte en San Sebastián 1878-2005 liburuaren azala
Salas y galerías de arte en San Sebastián 1878-2005 lanari ekiteko 1863. urtera, Donostiako harresiak suntsitu zituzten garaira, itzuli ditu begiak Juan Antonio García Marcosek. Garai hartan euren artelanak etxean erakusteko ohitura ei zeukaten artistek, Donostiako Hernani kaleko 3. zenbakian El Pinar erakustokia ireki zuten arte. 1878an izan zen hori. Geroztik hamaika leku erabili izan dira eginbehar horretarako: arte ederrak jendaurrean azaltzeko espresuki eratutako sala eta galeriez gain, askotxo izan baitira asmo berarekin artelanei leku egin izan dieten hotelak, dendak eta ostatuak. Ugari dira, era berean, artelan horien atzean dauden artistak, baita babesle eta zaleak ere.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude