argia.eus
INPRIMATU
Portugal protagonista Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdian
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko uztailaren 17a
Donostiako dFeria, Bilboko Kalealdia... Jazzarekin gertatzen den moduan, uda partean antzerki emanaldi ugari izan ohi da Euskal Herri osoan. Hilaren 18an adibidez Erriberriko Antzerki Klasikoaren IX. Jaialdia hasiko da. Abuztuaren 3a bitartean, hamaika emanaldi eskainiko dituzte Erriberriko eszenatoki ederretan. Aurten Portugal izango da herrialde gonbidatua, eta hango hiru talde izango dira Antzerki Klasikoaren Jaialdian. Egitarau osoa www.cfnavarra.es/OliteTeatro/index.asp webgunean kontsulta dezakezue. Sarrerak on-line erosteko aukera ere baduzue.