argia.eus
INPRIMATU
Psikoanalisia eta ‘Ene Jesus’ nobela
  • Batzuen artean ::Egan

    Euskalerriaren Adiskideen Elkartea

    Orrialde kopurua ::362

    prezioa ::18

2008ko uztailaren 20a
Egan-en azala
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak argitaratzen duen Egan aldizkariaren azken zenbakian makina bat lan interesgarri aurki daitezke. Adibide gisa aipatzeko modukoak dira Postmodernitatea gai harturik joan den urtean egin zen mintegiaren emaitzak: Iñaki Aldekoaren Ilustrazioaren eragina euskal literaturan; Iñaki Zabaleta Gorrotxategiren Euskaldunak Wilhelm Von Humboldt-en begietan, J. Ramón Zubiaurren Hizkuntzalaritza Euskal Herrian XVIII. mendean; Jon Suduperen Ilustrazioaren kriseilupean; Xabier Apaolazaren Globalizazioa edo mundializazioa, eta Luis Maria Mujikaren XVIII. mendeko herri lirika. Horietatik at, Juan Mari Lekuonaz Amaia Iturbidek idatzitakoa eta Ramón Saizarbitoriaren Ene Jesus nobelaz Mikel Hernandez Abaituak psikoanalisiaren ikuspegitik egindako gogoeta azpimarratuko genituzke.